Itxi

Faktoria

Idoia Mendia

'Kupoari buruzko desadostasun historikoa desblokatuko dela espero dut'

Mendiak bereizi egin ditu Jaurlaritzako kide gisa duen ardura eta PP-EAJ negoziazioak. "Aurrekontuak babestuz gero, azalpenak eman beharko dituzte jeltzaleek", esan du.

  • 18:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Alderdi Sozialistaren jarrera PPren aurrekontuen kontrakoa dela berretsi du 'Faktoria'n Idoia Mendiak baina argi utzita, gauza bat dela alderdi politikoen jarrera eta beste bat Jaurlaritzan, gobernukide gisa, duen ardura. Alde horretatik zehaztu du, EAJk Espainiako Kongresuan dituen bost ordezkarirekin euren jarrera politikoa "markatzen" ari direla, eta "eurek eman beharko dituztela azalpenak", itxura duen moduan, PPrekin akordioa lortuz gero.

Aldiz, Mendiak dio gertutik jarraitzen ari direla Jaurlaritzaren eta herritarren interesekoak direnak, konpetentziak, lege errekurtsoak eta, bereziki, kupoari buruzkoak. Idazkari nagusi sozialistak itxaropena agertu du, alde horretatik, akordioa lortu ahal izango dela "desadostasun historiko hori likidatzeko eta kupo berri bat finkatzeko bost urterako". Gainera, Auzitegi Konstituzionalaren aurrean Espainiako Gobernuak errekurrituta dauzkan hainbat lege ere desblokatuko diren esperantza agertu du, adibidez, "polizia gehiegikerien legea".

Espetxe politikari dagokionez, Mendiak uste du adostasuna behar dela bi gobernuen artean, giroa baretzeko eta espetxe politika malgutzeko. Presoek ere, dio, bide indibidualak onartu behar dituzte.

behar dituzte.