Itxi

Faktoria

Akrobazia eskia

M. Oiartzabal: 'Beldurrik handiena ausardia faltak ematen dit, ez kolpeek'

Akrobazia eskiko Espainiako txapelduna ezagutu dugu Euskadi Irratiko Faktorian; Maialen Oiartzabal oiartzuarra!

  • 16:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Berri Txarrak eta Skakeitan taldeen musika entzunez aritzen da entrenatzen Maialen Oiartzabal 17 urteko oiartzuarra. Eskiak jarrita akrobaziatan aritzen da, izan ere, eta ez nolanahi! Bi txapelketatan aurkeztu eta biak irabazi ditu; azkena, Granadako Sierra Nevadan, Espainiako txapelketa irabazi du. 'Faktoria'n izan dugu.

Akrobazia eskia bazenik ere ez dakienarentzan, azaldu digu "slopestyle" dela berak egiten duena, "barandilak eta saltoak" elkarrekin, eta 16-18 metro luzeko saltoak. Entrenatzailerik ez duela ere kontatu digu: "aitak laguntzen dit, baina gainerakoan, nire kabuz aritzen naiz".

Espainiako txapelketara iritsi zenean, pistak ikusitakoan, pentsatu omen zuen, "nora etorri naiz ni?", baina berotutakoan ederki aritu zen, eta txapelduna da emakumezkoen maila absolutoan.

ila absolutoan.