Itxi

Faktoria

Gasontzian lanean

Iñigo Gabilondo, bizitza ur handitan

Iñigo Gabilondo soraluzetarra gasontzi bateko kapitaina da. 76 egun itsasoan, eta 76 egun lehorrean igarotzen ditu. Bere lanbidearen berri izan dugu 'Faktoria'n.

  • 19:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sestao Knutsen gasontziko kapitaina da Iñigo Gabilondo. 76 egun jarraian egoten da itsasoan, eta, ondoren, beste hainbeste lehorrean. "Etxeko egunak oso bizkor pasatzen dira. Barkuan gehienbat hasierako egunak dira gogorrak, zu eta familiakoak mentalizatu arte. Gero behin errutinan sartuta pasatzen da", nabarmendu digu 'Faktoria'n. Bi semeren aita da Gabilondo, "seme nagusiak lanera ez joateko esaten dit, baina ari da mentalizatzen".

Ia 300 metroko itsasuntzia da Sestao Knutsen. "Konpainiak daukan txikienetakoa da, hala ere. 136.000 metro kubiko gas eramaten ditugu. 27 bat langile izaten gara bertan. Asko gara euskaldunak gara, eta, gero, Kantabria, Asturias, galiziarrak... Eta marinelak, berriz, filipinarrak dira".

Gasa sartzeko prozesua, lan funtzionamendua, arriskuak eta abantailak... zehaztu dizkigu Gabilondok elkarrizketan.

elkarrizketan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia