Itxi

Faktoria

Solasaz

Elkarrizketan aritzeko gaitasuna galtzen ari gara?

Galdera horri erantzunez aritu dira solasean, Joxerra Gartzia komunikazio aditua, Bernardo Atxaga idazlea eta Idurre Alonso Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta Mintzairaren Ikertegiko ikertzailea.

  • 23:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Psikologian eta soziologian ari diren hainbat ikerlarik azkenaldian egindako ikerketek diote, teknologia berrien aroan, elkarrizketa edo solaserako gaitasuna hiltzen ari dela, eta gaitasun hori galduta, parean duguna eta haren mundua ulertzeko gaitasuna ere galdu egiten dela. Horrek enpatia krisia dakar, etxeko girora, lan mundura eta baitza bizitza publikora ere. Galdera horri erantzunez aritu dira solasean 'Faktoria'n, Joxerra Gartzia komunikazio aditua, Bernardo Atxaga idazlea eta Idurre Alonso Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta Mintzairaren Ikertegiko ikertzailea.

Idurre Alonso ikertzaileak adierazi du, modu teknologikoak mintzairara ekartzen ari direla gaur egungo haur eta gazteak eta horrek arriskua dakarrela berarekin. Joxerra Gartziak, aldiz, baztertu egin ditu teoria apokaliptikoak eta elkarrizketarena, gaitasun genetikoa dela gaineratu du. Bernardo Atxaga, aldiz, kezkatuta agertu da, gaur egun elkarrizketarako edo irakurketarako dauden baldintzak okertzen ari direlako: "denbora gutxi eskaintzen diogu eta abiadura izugarrian ari gara".

rian ari gara".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz