Itxi

Faktoria

Eskapada Kanadan

'Laguna bueltan ekartzera joan ginen, eta ia ez gara inor itzuli'

Birala bihurtu da lau mendizale bizkaitarrek Kanadan grabatutako elur-jausiaren bideoa. Etxera bueltan, onik, 'Faktoria'n izan ditugu taldeko hiru lagun.

  • Kanada elur-jausia

    10:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eskiatzera joan ziren Kanadako Mendi Harritsuetara, eta beren biziko sustoa pasata etorri dira. Munduari bira eman dion bideoa grabatu duten lau bizkaitarrak, atzera etxean dira, onik, eta gaur Euskadi Irratiko 'Faktoria'n izan ditugu haietatik hiru: Aitor Arbulu, Jurek Ziemkiewicz eta Igor Bernas.

"Bideoan, akaso, ikusgarriago" dirudiela kontatu digute, izan ere, "argazkiak ateraz" ere aritu ziren, baina jakitun dira eskapada latza egin dutela. Azken ia hamar urteak Kanadan, mendiko gidari lanetan, aritu den lagunarengana joanak ziren oporretan, eta orain barrez kontatzen dute: "Igor bueltan ekartzera joan, eta ia ez gara itzuli".

Harrituta daude "elur-jausia bezala handitzen joan delako pilota"; "lagunei bideoa whatsappetik bidali, facebookera igo, eta pare bat egunera enpresak deika genituen". Bideoak zabaltzen aritzen diren bi enpresa jarri ziren beraiekin harremanetan, eta halaxe egin da birala. Algara artean diote, negozioarekin jarraitzeko gogoz izan zirela: "Gero kostaldera joan ginen tsunamiren baten bila" baina ez zitzaien halakorik egokitu.