Itxi

Faktoria

Iñaki Egia, ITS

'Wanacry birusaren aldaera gehiago etorriko dira gaur eta datozen egunotan'

Zibersegurtasunean aritzen den nazioarte mailako enpresa da Mendaroko ITS. Euren sistemak babesteko eskaera asko jaso dituzte azken orduetan enpresetatik, Iñaki Egaña arduradunak azadu digunez.

  • 6:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Datozen ordu eta egunotan "zibergaizkileek Wanacry birusaren aldaera berrien bidalketa masiboak" egingo dituztela espero dute, ITS-Security enpresan, eta beraz, pentsatzekoa da,  ziber-erasoaren osteko lehen lan-egunean sortuko diren arazoei, ondorio berriak ere gehituko zaizkiola. Iñaki Egia enpresako nazioarteko alorreko arduradunak 'Faktoria'n esan digunaren arabera, birusaren aktibitate handia espero da. Horren jakituz, enpresa eta administrazioko zerbitzuetatik eskari asko egin dizkiete profesionalei euren zerbitzariak babestu ditzaten.

Mendaroko ITS enpresa zibersegurtasunaz arduratzen da, eta zerbitzua ematen die, hainbat industria alor kritikori eta administrazio publiko hainbati. FIRST izeneko nazioarteko foroko kide ere bada. Foro hori da, nazionarteko mailako ziber-erasoei erantzuteko mundu mailako elkartegirik handiena. Iñaki Egia, alor horretako zuzendai da ITS enpresan.

a ITS enpresan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia