Itxi

Faktoria

Lau urteren ondoren

'Pena sentitzen dut Bermeoko alde zaharra horrela ikusita'

Sutea nola sortu zen eta ardura norena izan zen argitzea izango da epaiketa honen helburua, bakoitzari dagozkion zorrak kitatzeko helburuarekin.

  • 10:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Duela lau urte piztu zen sua Bermeoko alde zaharrean, apirilaren 13ko ordu txikietan. Hutsik zegoen eraikin batek hartu zuen sua, eta berehala zabaldu zen inguruko etxebizitzetara. Orotara hamabi eraikin erre ziren, eta hogeita bi pertsonek galdu zituzten haien etxeak. Gaur hasi da sute horren inguruko epaiketa, kaltetuen aseguru etxeen eta erretako etxebizitzaren aseguruaren arteko epaiketa izango da. Guztira zazpi aseguru etxe daude inplikatuta. Sutea nola sortu zen eta ardura norena izan zen argitzea izango da epaiketa honen helburua, bakoitzari dagozkion zorrak kitatzeko helburuarekin. 'Faktoria'n Bermeoko alkatearekin eta kaltetutako herritar batekin hitz egin dugu.

Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak, azaldu digu lehengo egoerara itzultzea ezinezkoa izango den arren, alde zaharra berreskuratzeko lanean dihardutela. Ondorioak hor egonik ere, alde zaharra biziberritzeko eta dinamizatzeko talde eragile bat sortu da egoerari buelta emateko. Plan horren baitan jasotzen da udaletxearen berreraikuntza, izan ere, suaren eta hau itzaltzeko erabilitako uraren kalteak konpon ezinak izan ziren.

Gorka Gomez izan zen etxea galdu zuen bizilagunetako bat, eta bera izango da epaiketa honetan egongo den kaltetu bakarrenetariko bat. Bizi guztiko etxea galdu zuen sutean, eta kontatu digu pena sentitzen duela Bermeoko alde zaharra horrela ikusita. Prozesu osoak sorrarazi dizkion ondorioak gogorrak izan direla kontatu digu, batez ere, ondorio psikologikoak.

 

ikoak.