Itxi

Faktoria

Zibersegurtasuna

Gipuzkoako herritarren datu guztiak biltzen dituen bunkerrean izan gara

Euskadin aurki izango den zibersegurtasun zentru aurreratua bertan egotea nahi lukete Gipuzkoako arduradun eta arloko enpresa pribatuek.

  • 15:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

Wanacry ramsowareren erasoaren ostean, azpimarratu egin da zibersegurtasunean neurriak indartzeko beharra. "Erraza izan zen Wanacryren aurka egitea baina berria izan zen, sistemen ahuldadeak aprobetxatuta, modu automatikoan zabaltzea. Horrek erakutsi zuen mundu mailako blokeoa eragingo duen erasoa gertatzea posible dela", esan digu Igor Unanue Sec21 enpresako arduradun eta zibersegurtasunean aditua denak 'Faktoria'n.

Horrelakoen aurrean, segurtasun neurriak indartu beharra daude enpresa eta erakunde publikoek kudeatzen dituzten datuak babesteko. Gipuzkoako Diputazioak duen Informatika Zerbitzuen Elkarteak, Izfek, Miramonen duen egoitzan bunker batean gordetzen dute datu horiek babesten dituen gunea. Bikoizketak, back-upa eta egunero jasotzen dituzten zibererasoei aurre egiteko antibirus indartsuz babesten dute informazio hori dena.

Besteak beste, Sec21 enpresak ere ematen die zerbitzua. Bertako arduradun Igor Unanuek, nolanahi ere, azaldu du, informatika segurtasuna, kultura gisa zabaldu behar dela eta ez produktu gisa. "Segurtasunaren % 90 gure esku dago, eta hori asko da. Kalean hartzen ditugun babes neurriak hartu edo ate guztiak itxiko bagenitu, askoz ere seguruago geundeke", azpimarratu du.

Euskal Herrian zibersegurtasunaren kultura badago hala ere, eta zabalduz doa gainera. Hemen sortutakoak dira arloko hainbat enpresa indartsu, Panda edo Sec21 bat bera, esate baterako. Ikuskizun daude Euskadin Zibersegurtasun zentru aurreratua non eta nola jarriko den martxan. Gipuzkoako erakunde publiko eta arloko enpresa pribatuek, egoitza Izfek Miramonen duen egoitzan egotea nahi lukete.

ea nahi lukete.