Itxi

Faktoria

Ekologia

Alegia, herri ekologikoa izateko bidean

Hirigintza plan berritzailea jarri dute martxan Alegia herrian, ekologia sustatuko duten neurriak herriko politikan zein gizartean txertatzeko. Unai Iraola alkateak, kontatu dizkigu.

  • 10:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hirigintza plan berritzailea jarri dute martxan Alegia herrian, ekologia sustatuko duten neurriak herriko politikan zein gizartean txertatzeko. Aipatutako planak hainbat ikuspegi jasotzen ditu bere baitan, eta azken helburua litzateke Alegia herri ekologikoa izatea. Etorkizuneko garapen urbanistikoa eta hirigintza neurriak nolakoak izango diren zehazten ditu planaren zirriborroak. Plana jendaurreko erakusketan dago egun, eta herritarrek bi hilabeteko epea izango dute alegazioetarako. Unai Iraola alkateak kontatu dizkigu xehetasunak, 'Faktoria'n.

Iraolak azaldu digu plan malgua izango dela aurkeztu dutena, unean uneko egoerara egokitu ahal izateko. Planaren baitan jasotzen dira energia berriztagarrien aldeko apustua, uraren kudeaketa jasangarria, airearen kutsadura murrizteko ekimenak, garraio publikoaren aldeko neurriak eta beste ekintza ugari.

ekintza ugari.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia