Itxi

Faktoria

Atleta gaztea

Maitane Iruretagoiena; atletismo pistetatik Bostonera haize berrien bila

24 urteko atleta hernaniar gazteak hilabeteak daramatza Bostonen bizitzen. Euskadiko eta estatuko txapeldun izana da 100 metrotako lasterketetan, baina aldaketa bat behar zuela uste zuen.

  • 12:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Esperientzia hau bizi nahi nuen, inglesa hobetu, eta nire ibilbide profesionalean beste pausu bat eman. Mutilak hemen lana aurkitu zuen eta esan nuen: banoa!", kontatu digu Maitane Iruretagoienak. 24 urteko atleta hernaniar gazteak hilabeteak daramatza Bostonen bizitzen. 'Faktoria'n esan digunez, arkitekto tekniko moduan lana bazuen Euskal Herrian, baina aldatzeko premia sumatzen zuen. "Azken urteak ez dira oso onak izan atletismoan eta despejatu nahi nuen, gauza berriak probatu".

Goi mailako kirolaren harra barnean badu ere, ez dago geldi Bostonen ere. "Leku onak daude korrika egiteko, hemen kirol asko egiten da". Bere ibilbideaz eta asmoez hitz egin dugu.

hitz egin dugu.