Itxi

Faktoria

Arnaldo Otegi

'Hipercorreko atentatuak ezker abertzalearen kontzientzia kolpatu zuen'

EH Bilduko koordinatzaile nagusi izendatu berritan, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n izan da Arnaldo Otegi.

  • 21:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hipercorreko atentatua izan zela 30 urte bete diren egunean, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusi berriak 'Faktoria'n aitortu du gertaera hark borroka armatuaren inguruko gogoeta sorrarazi zuela ezker abertzalean. "Ni Ipar Euskal Herrian bizi nintzen, eta katastrofe bat bizi izan genuen, jendearen aurpegian nabaritzen zen katastrofea". EH Bilduren buruzagiaren hitzetan, "hark asko kolpatu zuen ezkeer abertzalearen kontzientzia".

ETAk inoiz egin duen atentatu odoltsuenaren urtemuga egunean, Bartzelonan elkartzekoak dira Iñigo Urkullu lehendakaria eta Carles Puigdemont Generalitateko presidentea. Bilerak berak irudi esanguratsua erakutsiko duela uste du EH Bilduren buruzagi izendatu berriak: "lehendakari bat eta presidente bat elkartuko dira. Batek urriaren batean autodeterminazio erreferenduma deitu du. Besteak, galdeketa debekatu nahi dutenekin paktoa du". Testuingurua hori bada ere, Otegiren itxaropena da, Puigdemontek Urkullu lehendakari konbentzitzea, Euskadik Kataluniari babesa eman diezaion".

ETAko presoei egoerari dagokionez, Arnaldo Otegik, Euskal Herriko alderdi, sindikatu eta herri mugimenduak mahaiaren bueltan eseri eta "plan integrala diseinatzeko garaia" dela uste du, erbesteratuak eta errefuxatuak etxera bueltatu daitezen.

 

 

>