Itxi

Faktoria

Musika

Berri Txarrak: ‘Oso gustura egon ginen pertsona bakarraren aurrean jotzen’

Uste baino ohikoagoa da zale gutxi biltzea kontzertu batean. Gorka Urbizuk kontatu digu aste honetan bizi izan duten esperientzia. Beste musikari batzuek ere azaldu dizkigute haien bizipenak.

  • 16:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Europako bira amaitu berri du Berri Txarrak taldeak. Nantesen pertsona bakarraren aurrean emandako kontzertuak zer esan ugari eman du azken egunetan. 'Faktoria'n Urbizuk kontatu digu bira oso berezia izan dela hau, rockaren bi muturrak ezagutu dituztelako. Bristolen 300 pertsonentzako aretoa goraino bete zuten, baina, aldiz, Nantesen pertsona bakarraren aurrean jo behar izan zuten.

Urbizuk azaldu digu sare sozialen garai honetan, askok handitasuna erakusten dutela sarean, baina horren atzean beste errealitate bat ere badagoela. Furgonetan egindako bidaia luzeak edota areto hutsak eguneroko lanaren parte ere badirela esan digu.

Azken egun hauetan Berri Txarraken kasua ezaguna egin den arren, uste baino ohikoagoak dira horrelako esperientziak. Iker Laurobak, Izaro Andresek eta Xabi Hook ere bizi izan dituzte horrelakoak beraien taldeekin. Guztiak gonbidatu ditugu gaur goizeko ‘Faktoria’ra, eta istorio bitxi hauen bilduma mardula osatu dugu.

ula osatu dugu.