Itxi

Faktoria

TENOREA

Aitor Garitano, 17 urteko tenorea eta abesbatza zuzendaria

Aitor Garitano 17 urteko musikari bergararra da. Mundu mailako abesbatza batekin ibili berri da Europan zehar, baina abeslari izateaz gain, berak sortutako abesbatza bat zuzentzen ere badihardu.

  • 18:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Proiektu ugaritan murgilduta dago Garitano. Betidanik izan du musikarako zaletasuna; hamabi urterekin hartu zuen parte lehen aldiz musika ikuskizun batean eta hortik aurrera ez da gelditu. Izan ere, oso ahots berezia du. Erregistro ezberdin ugari menperatzen ditu, tenorea izan arren falsettoak egiteko gaitasun izugarria du.

Azaldu digu musika dela bere pasioa eta bere bizitza hortik bideratu nahi duela. Bada, bere herrian gizonez osatutako abesbatza bat sortu zuen. Hogeita bost pertsona inguru ditu abesbatza horrek, eta Garitano da guztietatik gazteena.

Bere ibilbideaz eta bizipenez hitz egin digu ‘Faktoria’n eta haren abesteko gaitasuna ere erakutsi digu.

erakutsi digu.