Itxi

Faktoria

MAIXA ETA IXIAR

Maixa ta Ixiar, berriro elkarrekin!

Maixa Lizarribar eta Ixiar Oreja biko mitikoa bueltan da! 90eko hamarraldian arrakasta borobila lortu zuen taldea Bilboko Aste Nagusian berragertuko da.

  • 27:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

1999. urtean eskaini zuten azken kontzertu ofiziala, baita azken elkarrizketa ere. Hainbeste urte eta gero, berriro ikusiko ditugu elkarrekin taula gainean Maixa eta Ixiar. Igandean, Bilboko Aste Nagusian ospatzen den txistularien alardean hartuko dute parte. Kontzertuaren bezperetan ‘Faktoria’n izan ditugu.

Txistulari bandarekin batera, eskusoinua eta panderoa lagun, lau abesti abestuko dituzte elkarrekin. Abestiak ondo entseatu dituztela esan digute; hala ere, aitortu digute abestien letrak gogoratzeko fotokopiak egin behar izan dituztela.

Triki-poparen urrezko aroa bizi izan zuten Maixak eta Ixiarrek. Duela bi hamarkadako garai hura malenkoniaz gogoratzen dute; dena den, orduko abestiak gaur egun oraindik entzutea seinale ona dela deritzote.

Bilboko kontzerturako prestaketez eta haien ibilbideaz aritu gara luze eta zabal gaurko elkarrizketan.