Itxi

Faktoria

Gida-baimena garestiago

Autoeskolen elkarteak trafiko aztertzaileen zerbitzua pribatizatzearen alde

Trafiko aztertzaileak ekainetik egiten ari dira lanuzteak egiten. Gaur izan dute, protestak alde batera utzi eta ohiko azterketak egiteko lehen eguna Ek

  • 53:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Espainiar Estatuko trafiko aztertzaileek trafiko zuzendaritzaren aurkako borroka hasi dute: lan baldintza hobeak eskatzen dituzte, besteren artean 200 euroko soldata igoera, eta helburu horiek lortzeko, lanuzteak egiten ari dira. Ekainean hasi zituzten protestak eta huelgaren eraginez, milaka lagun gida baimenaren azterkea praktikoa egin ezinda gelditu dira. Hego Euskal Herrian, 5000 bat lagun izan litezke egoera horretan harrapatuta daudenak. Gutxienez hiru hilabetez atzeratu zaizkie azterketak eta ikasleetako batzu, gaur izan dute azterketa egiteko aukera.

Faktoria Azpeitian azterketa egitera joan diren gazteekin eta Gipuzkoa eta Bizkaiko autoeskolen elkarteetako ordezkariekin hitzegin dugu.