X

Irratia zuzenean

Faktoria%20|%20EiTB%20Euskadi%20Irratia

Faktoria

Angel Illarramendi Zarauzko musikariaren omenez, ibilbidearen errepasoa

Faktoria

Mikel Chamizo

Angel Illarramendi musikari ezagunari omenaldia

2017/09/14

60 film ingururen soinu-bandaren eta bederatzi sinfoniaren egilearen ibilbidea errepasatu dugu, haren sorkuntzarik ezagunenak entzunez, Mikel Chamizoren eskutik.

  • 21:35 min
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Izenez, agian, askori ez zaio oso ezaguna egingo Angel Illarramendi, baina haren piezak guztiok entzun ditugu. Zinemaren musikagilerik garrantzitsuenetako bat da, zalantzarik gabe. Bihar, haren jaioterrian, Zarautzen, merezitako omenaldia egingo diote. Abagunea baliatuz, Mikel Chamizorekin batera Illarramendiren ibilbidearen errepasoa egin dugu 'Faktoria'n.

Angel Illaramendi 1956. urtean jaio zen Zarautzen. Ama pianista, aita musika-zale amorratua izanik, ez da harritzekoa Angel txikitatik hasi zela abesten. Imanol Urbietak antolatzen zuen talent show moduko lehiaketa batera ere aurkeztu zen 6 urte zituela, eta gospel laukote baten ahots guztiak egiten saiatu zen. Horrelako debut ausartaren ostean, gitarra jotzen ere ikasi zuen. Formakuntza Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan osatu zuen, besteak beste, Francisco Escudero irakasle izan zuela.

Abeslari oso ona ere bada Illarramendi. Eta 70eko hamarkadan, Ana Lupe kantariarekin batera lehen diskoa grabatu zuen. Diskorako ekoizpenaz ere arduratu zen, eta hor ekin zion musika sinfonikoarekin izan duen harreman oparoari.

1984. urtean haren lehen sinfoniak argia ikusi zuen eta baita film baterako idatzitako lehen soinu-bandak ere: Montxo Armendarizen Tasio filmaz ari gara. Ondoren etorriko ziren Gracia Querejeta, Pedro Ólea edo Manuel Gutiérrez Aragón zuzendarien lanetarako konposatutako soinu-banda gogoangarriak. 60 film ingururen soinu-bandaren eta bederatzi sinfoniaren egilea da. Entzun hemen!

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena