Itxi

Faktoria

Etorkizun oparoa

Nahia Sasco: 'Ez dut gogoan nik pentsatu izana: bertsolari izan nahi dut'

Lekuindar gaztea Lizardi Sariaren XLI. edizioko txapelduna da, eta aurtengo Mikel Laboa saria ere eskuratu du. 18 urterekin, etorkizun oparoa iragartzen diote bertsolaritzan adituek.

  • Nahia Sasco

    15:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bederatzi urterekin hasi zen Nahia Sasco bertso eskolan. Ikastolara joaten zen bertso eskolako irakaslea oroitzen du. Orduan piztu zitzaion zaletasuna. Bertso eskola bazen herrian eta egun ere han segitzen du. 18 urteko lekuindarra Lizardi Sariaren XLI. edizioko txapelduna da, eta aurtengo Mikel Laboa saria ere eskuratu du. 'Faktoria'n ezagutu dugu.

Etxean, gurasoak, ez dira euskaldunak eta, ondorioz, bertsoaren mundua ez dute asko ezagutzen. Dena den, Nahia asko animatzen dute. Poz handia da haientzat alaba bertsotan aritzea.

Xilaba Iparraldeko bertsolari txapelketan parte hartu izana urrats handia izan da. "Kantatu aitzin biziki urduri" zela aitortu digu Nahiak. Lehenago, soilik eskola arteko txapelketetan eta oholtza txikiagoetan ibilia zen. "Nire eredu diren horiekin lehen aldiz" Xilaban jardun zuen. Eta gauza anitz ikasi du, uste zuena baino askoz gehiago: "Ikasten duzu zuri buruz, besteei buruz, zure gaitasunei buruz, urduritasuna kontrolatu...", diosku. Sentimendu ederrak gorde ditu Xilabaz eta ez du gogoan gaizki pasatu izana.

Etorkizun oparoa iragartzen diote bertsolaritzan aditu direnek. Berak apur bat harriduraz hartu du etorri zaion arrakasta. “Ez dut gogoan nik behin pentsatu izana: nik berstolari izan nahi dut. Gauzak gertatu dira konturatu gabe. Nik nire partetik eman dut, baina jendearen eragina ere handia izan da", nabarmendu du. Entzun hemen!