Itxi

Faktoria

Gaitz bitxietan arruntena

'Norberak etxean lan pila bat egiten du gaixotasunaren kontra'

Fibrosi kistikoaren eguneroko bizimoduaren lekukotza: Bikendi Gonzalez eta David Lopez.

  • 14:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hilaren hasieran, irailaren 8an, Fibrosi Kistikoaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Eusko Autonomi Erkidegoan, Arnasa izenarekin, gaitza duten eta gaitza dutenen senideak batzen dituzten taldeek hainbat ekitaldi antolatu zituzten fibrosi kistikoa ezagutzera emateko eta haien aldarrikapenak kaleratzeko. Festa giroan bizi zen egun hura. Hala ere, irailaren 8aren ostean, 9a etorri zen eta, horrela, gaur arte… egunak aurrera doaz eta bizitza ere bai.

Egun bat bestearen atzetik: eguneroko bizimodua, azken finean. Eta, preseski, fibrosi kistikoarekin eguneroko bizimodua nolakoa den jakiteko, bi lagun gonbidatu ditugu gaur 'Faktoria'ra. Biek ala biek fibrosi kistikoa, “arruntena den gaitz arraroa”, gertutik bizi dute: Bikendi Gonzalez, Euskadiko Fibrosi Kistikoaren Elkarteko lehendakariordea eta fibrosi kistikoa duen 14 hilabeteko mutikoaren aita da; David Lopez, berriz, fibrosi kistikoa duen 25 urteko erizaina. Entzun hemen!

. Entzun hemen!