Itxi

Faktoria

Iñaki Leza, Euskotren

'Donostiako Topoaren pasabide berriak % 15 gehituko du bidaiari kopurua'

Donostiako metroaz aritu da Iñaki Leza Euskotreneko zuzendari nagusia. Proiektuaren kontra ari den Sator Alaia elkarteko Mikel Alvarezen iritzia ere jaso dugu.

  • 16:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bihar zabalduko da Donostiako erdigunean Topoaren trenbide pasabide berriari buruzko informazio bulegoa. Egun gutxi barru ekingo diete Lugaritz-Mirakontxa tarteko lanei, eta gaur Iñaki Leza Euskotreneko zuzendari nagusiak 'Faktoria'n berretsi digu, bigarren epeko lanak, Mirakontxa eta Easo artekoak datorren urteko udaberrian hasiko direla. Tarte horretako proiektuak eragin du eztabaidarik gogorrena, Sator Alaia elkarteko Mikel Alvarezen hitzetan "neurriz-kanpoko inbertsioa" eragingo duelako, besteak beste.

Euskotreneko zuzendari nagusiak gaineratu du Topoaren erabiltzaile kopurua goraka egiten ari da urtez urte eta "argi dago zerbitzu honen beharra". Azaldu duenez, pasabide berriari esker bidaiariak "% 15 edo % 20 gehituko" dira eta ikusi egin beharko da etorkizunean autobus zerbitzua nola berrantolatu.