Itxi

Faktoria

Maite Peña

'Populazioaren zahartzea da erakunde eta gizarte osoaren erronka handiena'

Maite Peña Gipuzkoako Aldundiko Gizarte Politikako diputatuak nagusien zaintzan eta laguntzetan indarrean jarriko dituzten aldaketen berri eman digu

  • 13:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nagusien zaintzan aritzen diren familientzat laguntza politika aldatu egingo du Gipuzkoako Frou Aldundiak. Diru-laguntzerako, sei tarte beharrean, hiru baino ez dira izango aurrerantzean, eta indartu egingo da dependentzia handia dutenentzako babesa. Egoitza publikoan lekua lortu artean, zahar etxe pribatuetara jo behar dutenentzako laguntzak ere igo egingo dituzte. Horrez gainera, etxean senideak zaintzen ari direnei formazioa emango dietela jakinarazi digu 'Faktoria'n Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak.

Etxekoak zaintzeko norbait kontratatu behar izanez gero, berriz, jakin beharrekoa da urtarrilaren 1etik aurrera egiaztagiri berezia beharko dutela horretan ari diren pertsonek. Urrian eman behar izan dute izena pertsona horiek erroldan sartzeko eta formazioa edo titulua erakutsi beharko dute egiaztagiria lortu eta lanean jarraitzeko. Ramon Sola Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen zuzendariak jakinarazi du 5.700 lagunek eman dutela izena horretarako propio zabaldu den erroldan eta zaintza lanetan ari diren komunitate osora iritsi direla. SOS arrazakeriak, ordea, salatu du "gauzak gaizki egin direla" eta zaintza lanetan ari diren emakume asko geratu direla izenik eman gabe; horietatik asko emakumeak eta etorkinak dira.

 

dira.