Itxi

Faktoria

Kalamu kontsumoa

Gotzon Muñoa, ertzaina: 'Kalamua landatzea oso errentagarria da'

Europako kontsumo altuena da Euskal Herrikoa, baina arriskuaren perzepzioa oso baxua. Profesionalak eta kontsumitzaileak jarri ditugu gaiaz hizketan.

  • 28:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gotzon Muñoak, Errenteriako ertzain-etxeko bigarrenak, azaldu du kalamua landatzea oso errentagarria dela, 1.400 euro har ditzakeela kiloko merkatuan eta gero eta landaketa gehiago eta sofistikatuagoak egiten ari direla Euskal Herrian. 'Faktoria'n egindako elkarrizketan, gogoratu du hiritartasun segurtasun legea zorrotza dela eta debekatu egiten duela marihuana soinean eramatea. Hala ere, oso zabaldua eta normalizatuta dago eta, azpimarratu duenez, "ertzainei ezinezkoa zaiei" erabiltzaileei atzemaketak egitea.

Euskal Herrikoa da Europako kalamu kontsumo handienetakoa, eta hala ere, arriskuari buruzko perzepzioa oso baxua da, Jaurlaritzako Osasun sailbeko teknikari Nerea Antiak adierazi digunez. Kalamuak eta beste sustantzien kontsumoak dituen ondorioei buruz aritu zaizkigu, baita ere, Arkaitz Agirretxe neurobiologoa eta Ainhoa Regel kardiologoa.

Gizkaia Helburuko Garikoitz Mendigutxiak, azkenik, ikuspegia eman digu, eta han tratamenduan aritu den Xabi kontsumitzaile ohiak, bere testigantza bizia.