Itxi

Faktoria

Jon Eskisabel

'Askotan pentsatu da rocka hilik zegoela. Fedea bezala da'

Musika kontsumo berriak ikusita, rockarekiko gazteek duten deskonexioa aztertu dute Jon Eskisabel Badok.eus atariko arduradunak, Joseba Irazokik eta Lorea Agirrek.

  • 21:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Rocka hiltzen ari da?" galdera horri erantzuna emateko batu ditu 'Faktoria'k Jon Eskisabel musikan espezializatutako kazetaria eta Joseba Irazoki musikaria. Gazte belaunaldiak rockarekiko deskonexio epean daudela azaldu dute biek. "Rockak zuen mezuak ez du indarrik gazteengan", esan du Irazokik. Eskisabelek ohartarazi du, ordea, askotan hitz egin dela rockaren heriotzaz, eta hain zuzen ere, zori horretan egon den unetan berrasmatu dela.

Zale gazteez ezezik, musikari gazteen joera berriez ere aritu dira. Estilo guztiak, genero ikuspegia eta hizkuntzaren erabilera "konplexurik gabe" erabiltzen duen belaunaldia dela azaldu dute. Hizkuntzaren erabileraren ikuspegitik, ohartarazpena ere egin du Lorea Agirrek, hizkuntza berdintasuna "erabat hauskorra" denean horrek albo-kalteak ere ekar litzakeelako.

 

elako.