Itxi

Faktoria

Itxaso Mendiluze

'Tabakalerari ez diot ildo argi bat ikusten'

Edurne Ormazabal zuzendari nagusi izendatuta, Donostiako arte garaikideko zentroaren norabidea definitzeko une egokia dela uste du arte komisarioak.

  • 4:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Nahiko nuke ibilbidea zehaztea", esan du Itxaso Mendiluze arte komisarioak Tabakaleraz hizketan hasita, orain bi urte zabaldu zenetik egin duen bideari "ildo argirik ikusten ez" diolako. "Asmoa eta gogoa" ez direla faltan gaineratu du, baina denak bat egin eta lerro estrategiko bat finkatzea falta dela iritzi dio. Ildo horretan, "enbor nagusia zein den eta adarrak zeintzuk diren zehaztea eta komunikazioa hobetzea" gomendatu dio Edurne Ormazabal zuzendari nagusi izendatu berriari.