Itxi

Faktoria

''Before I die''

Hil aurretik zer egin nahiko zenuke?

Elorrioko Hilario Azkarate frontoiko hormetako batean "Hil aurretik nahiko nuke..." esaldia jarri eta jendeak bere nahiak idatzi ditzan nahi dute ekimen honen bidez.

  • Before I die...

    5:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Durangaldeko erretiratuek "Before I die" ekimenarekin bat egin dute. Gaur arratsealdean abiatuko dute ekimena eta Elorrioko Hilario Azkarate frontoiko horman idatziko dute "Hil aurretik nahiko nuke...", esaldi horren amaieran herritarrek euren nahiak eta desioak idaztea dute helburu.

Hil aurretik zer egin nahiko zenukeen galdetuta… bizitzaren alde positiboei buruzko gogoeta bultzatu nahi dute. Ane Miren Gallastegirekin, ekimenaren sustatzaileetako batekin, hitz egin dugu "Faktoria"n, bere hitzetan jendeari bide erraz bat eman nahi diote euren desioen inguruan hitz egiteko.