Itxi

Faktoria

Garbiñe Aranburu, LAB

'ELAri kosta egiten zaio elkarlanean aritzea'

LABeko idazkari nagusiak salatu du, Eusko Jaurlaritzak eta EAJko hainbat arduradunek "sindikalgintza abertzalearen kontrako erasoldia" abian dutela.

  • 22:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia kezkatuta dago sindikatu abertzaleen arteko elkarlanak une honetan duen egoerarekin. Euskadi Irratiko 'Faktoria'n onartu du, "gauzak nahi baino motelago doazela" esparru horretan eta elkarlan horrek aurrera egiteko, "gerria" eskatu du. "Guretik zerbait utzi edo jarri beharko dugula" esan du Aranburuk baina, ELA sindikatuari ez dio jarrera hori ikusten: "ELArekin dugun sensazioa da, elkarlanean aritzea kosta egiten zaiola edo baduela nolabaiteko tentaldia bere eredu sindikala inposatzeko". Adibidea jarri du Euskal Herriko hainbat sektoretan dauden grebetan, "badirudi protesta egin ari den bakarra ELA dela eta ez da egia".

Foru Aldundietako Ogasun Sailek sindikatuen erresistentzia kutxen inguruan egin duten informazio eskaria, testuinguru jakin batean kokatu du Garbiñe Aranburuk. Bizkaian, ELA sindikatuak babestuta, egin zen zahar etxeetako langileen huelgarekin lotu du, ELA eta diputazioaren arteko "talka egon zela" gogoratuz. Aranburuk argi ikusten du "sindikalgintza abertzalearen kontrako erasoaldi bat" dagoela; bai patronalaren aldetik eta baduela, Jaurlaritz aeta EAJko hainbat arduradunen babesa.

 

 

>