Itxi

Faktoria

Intxaurrondoko erasoa

'Sustoa handia izan da. Aita hobeto dago, baina kolpeak asko izan dira'

Estankoko jabea lotu eta zauritu egin zuen lapurrak. Baina ihes egitera zihoanean, bizilagunek erasotzailea eustea lortu zuten. Olatz Zabaltza, erasotuaren alabarekin hitz egin dugu.

  • 5:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donostiako Intxaurrondo auzoan dagoen estanko batean lapurreta saiakera egin dute. Arratsaldeko zortziak aldera, jabea estankoa istera zihoala, gizaseme bat dendan sartu eta pistola eskuan, lapurreta egiten saiatu da. Estankoko jabeak aurre egin eta erasotzaileak kolpe bortitzak eman dizkio. Baina ihes egitera zihoanean, ondoko harategikoek eta hainbat bizilagunek, pelikuletan bezala, lurrera bota eta bertan eutsi zioten ertzainak iritsi arte.

"Faktoria"n Olatz Zabaltzarekin, estankoko jabearen alabarekin, hitz egin dugu. Sustoa handia izan dela aitortu digu, eta aita hobeto badago ere, kolpe asko jaso dituela esan digu, oso nekatuta nagoela. Argitu digu, aitak ez zekiela pistola gezurretazkoa zenik. Eta eskerrak eman nahi izan dizkie bizilagunei erasotzaileari aurre egiteagatik, euren ausardia goraipatu digu.

goraipatu digu.