Itxi

Faktoria

Eskiaren jatorria Tolosan

'Kasualitatea izan zen, baina Tolosatik hedatu zen eskia Euskal Herrira'

110 urte beteko dira martxoan, lau euskaldunek lehendabizikoz eskia praktikatu zutela. Norvegiar batekin egin zuten, Lekunberri inguruan. Migel Zeberiok gertaera horren azalpenak eman dizkigu.

  • 13:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

110 urte beteko dira martxoan, lau euskaldunek lehendabizikoz eskia praktikatu zutela. Norvegiar batekin egin zuten, Lekunberri inguruan. 1908ko martxoaren 5a zen eta argazkia ere badago, Francisco Tuduri Esnalen Cuando el esquí comienza liburuan.

Argazkian agertzen diren lau euskaldun haiek lau tolosar ziren, eta egun hartan jantzi zituzten eskiak lehendabizikoz. Migel Zeberiok 'Faktoria'n azaldu digunez, duela 110 urte norvegiarrak Tolosara joan ziren industrian lan egitera. 1907an lanean hasi ziren eta 1908an hasi ziren eskiatzen. Azaldu digu, Tolosako eliteak berehala hartu zuela eskiatzeko ohitura, eta Berastegin aurreneko txapelketak antolatu zirela kontatu digu, baita eski salto txapelketa ere. Gainera, Kandantxu tolosarren aurkikuntza izan zela ziurtatu du Zeberiok.

Lehendabiziko Mundu Gerrak, eta Espainiako Gerra Zibilak eskiatzeko ohituran etena eragin zutela azaldu digu Zeberiok, bereziki, Frantzian egiteten zirelako nazioarteko frogak.