Itxi

Faktoria

U@DA proiektua

Gaztetxoen droga kontsumo kezkagarriaren aurka, kiroletik abiatuta

Bailarako kontsumo altuaz kezkatuta, neska-mutiko, guraso eta profesionalak aktibatu dituzte Aretxabaleta Kirol elkarteak bultzatuta. Udalek bat egin dute ekimena herriko gazte guztiengana zabaltzeko.

  • Aretxabaleta

    28:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

2017ko udaran Aretxabaletako kirol elkarteak San Juan de Dios erietxe psikiatrikoarekin U@DA hitzarmena sinatu zuen, herrian alkohol eta droga kontsumiaren prebentzioa egiteko. Kirol taldeko kide guztiak proiektuan parte hartzen ari dira: 9 eta 30 urteko 540 kirolariez gain, entrenatzaile, hezitzaile eta gurasoak eta sei hilabeteko epean bildutako datuek argazkia osatzeko balio izan die: alkohol eta droga kontsumoa handia da, inguruko herrietan baino gehiago hartzen dira sustantziak (bereziki kannabisa) eta hazkunde bidean da.

'Faktoria'n, U@Da programako kideekin hitz egin dugu: Julen Ezeiza proiektuaren arduraduna eta Olaia Arrese erizainarekin eta jaso ditugu Aretxabaletako proiektuan parte hartzen ari diren gurasoak.