Itxi

Faktoria

Berdindu Eskolak

Nahia Rojo: 'Txikitatik aniztasuna dagoela badakite, bidea errazagoa da'

Berdindu Eskolak Guztiok elkarteak kudeatzen duen zerbitzua da, eta 2013. urtetik eskoletan informazioa eta formakuntza eskaintzen dute sexu eta genero aniztasunari buruz.

  • 15:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

2013. urtetik, eskoeatan abian da Berdindu Eskolak zerbitzua, Guztiok elkarteak kudeatzen duen zerbitzua da. Sexu eta genero aniztasunari buruzko informazioa, eta arreta ematen dute, eta sexologoek, berdintasun teknikariek edota LGTBI elkartetako kideek osatzen dute. Nahia Rojo Berdindu Eskolakeko kidea da, eta gaur "Faktoria"n izan dugu.

Berdindu Eskolakek helburu bikoitza duela dio; batetik, laguntza ematea ahal den neurrian, baina gehien bat, "helburua formakuntza bat egitea". Gauza askoren inguruan hitz egiten dute eskolatako langile eta ikasleekin, denok bide beretik joatea garrantzitsua delako. Kontzeptuei buruz hitz egitea garrantzitsua dela azpimarratu du, gaur egun, hitz asko ditugulako buruan, baina ez dakizkigulako behar bezala erabiltzen. Eskolatan, borondate ona topatzen dutela ziurtatu digu, baina askotan kezka handienak, eman beharreko urratsak sortzen dituztela dio, "zalantza asko" dagoelako.

Hasiera batean, formakuntza, lehen hezkuntzatik aurrera hasi ziren eskaintzen, baina berehala konturatu ziren haur hezkuntzan ere interesa zegoela, eta gaur egun argi dute; “zenbat eta umeagoran hasi formakuntza jasotzen, sexu aniztasunari buruz hitz egiten, hobeto", Nahia Rojok dio, "txikitatik aniztasuna dagoela badakite, eurentzat hurbileko errealitatea da eta horrek bidea asko errazten du".

Eskolata oso errealitate anitzak topatzen dituztela esan digu, “aberatsa da denok ezberdinak izatea”. Gaur egun dauden sexu eta genero aniztasunari buruzko erreferenteak dauden galdetuta, erreferente gutxi daudela dio, "erreferente diren 5 pertsona transexual aipatzea ez da erraza izaten", gainera, erreferente gutxi horiek ere nahiko estereotipatuak izaten direla gaineratu du.