Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

121 urte Anton Abadia hil zela

Esploratzailea, zientzia gizona eta mundu osoan ibilia, XIX. mdeko euskararen bultzatzaile handienetakoa 1289ko martxoaren 19an hil zen.

  • 4:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur, efemeridearen tartean, 1897ko martxoaren 19an, duela 121 urte, hil zen euskaldun unibertsal bat, Anton Abadia. Esploratzailea, zientzia gizona eta mundu osoan ibilia, euskararen bultzatzaile handienetako izan zen XIX. mendean.

Anton Abadia aitaren Zuberoan jaio baina amaren Irlandan eta Parisen hazia, familia aberatsekoa, txikitatik erakutsi zuen jakinmina. Minerologia, Biologia, Fisika eta Astronomia ikasi zituen Sorbonako unibersitatean. Eta ikasketak ekintzekin uztartu zituen, 12 urtez Etiopia esploratu zuen anaiarekin.

Etiopian bertan hitz egiten ziren dozenaka hizkuntzak aztertu zituen, Abadia bera 14 hizkuntza hitz egitera iritsi omen zen eta Euskal Herrira itzultzean  euskararen inguruko ikerketa lanari ekin zion baina, bereziki, euskararen aldeko ekimenak diruz bultzatzeari, lore joko eta euskal jaiak Euskal Herri osoan bultzatu zituen, olerki, poema, antzerki eta herri kirolekin.

Euskara irakasten ere saiatu zen Agusti Xahorekin batera euskal gramatika argitaratuz, eta aitzindaria izan zen euskal akademia baten beharra aldarrikatzen.

Duela 121 urte, 1897ko martxoaren 19an hil zenean, bera lehendakari izana zen erakundearen, Frantziako Zientzia Akademiaren esku utzi zituen ondasunak, tartean 1860ko hamarkadan astronomia behatzeko eraiki zuen Hendaiako Abadia gaztelua, baina, ondasunak uzteaz bat, trukean euskara bultzatzeko agindua eman zion akademiari, bete ez dutena.

Badakizue, aurrerantzaean Hendaiako hondartza gaineko Abadia gaztelura so egitean, euskaltzale jakintsu baten nahi eta diruak daudela oinarrian, Anton Abadiarenak.