Itxi

Faktoria

Eguneko efemerideak

Duela 5 urte hil zen Bebo Valdés

Gaur piano bati Kubako grazia erantsi zion artista, Bebo Valdés, gogoratuko dugu. 2013ko martxoaren 22an hil zen.

  • 3:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

1918an Kubako Quivican herrian jaioa, aita musikaria zuen eta musika heziketa sakona jaso zuen umetatik pianorako trebezia erakutsiz. 30eko hamarkadan hasi eta iraultzara arte, Tropicana kabaret ezagunean aritu zen, Kubako zenbait artistekin batera. Pianoan sortzaile aparta, inprobisatzeko sekulako gaitasuna zuen baina Josu Mitxelena Euskadi Irratiko musika kolaboratzaileak esan bezala, bereziki elkarlana zen Valdes, taldeetara egokitzen zekien eta inguruan zituen artistak handiago egiten.  Kubako iraultzarekin, ordea, etena izan zen bere bizitzan. Fidel Castrok boterea hartu eta berehala, 1960an, kontzertu baten aitzakian irlatik alde egin zuen eta ez zen itzuli, Kuban utzi zituen emaztea eta bost seme alaba eta urte gutxira Suedian familia berria sortu zuen.

Suedian ordea, hamarkadatan ia ezezagun izan zen, hoteletan pianoa joz lortu zizuen xoxak, harik eta Paquito De Riverak 1994an disko bat egiteko deitu zion arte. Bebo Rides again, Bebo berriz bueltan diskoa grabatu zuen 76 urterekin eta handik aurrera ez zen gelditu, Mitxelenak 2001eko disko hau du kuttunena. Arrakasta urteak izan ziren 90eko eta 2000koak, Chucho Valdes Kuban utzi zuen seme zaharrenarekin ere elkartu zen musikari handia handietan Txutxo Valdes ere hura ere, azken urteetako arrakastan zerikusia handia izan zuen Fernando Trueba zinegileak.

2003an, 85 urterekin, Grammya eskuratu zuen Valdesek disko honekin eta mundu osoan barna ibili zen 700 mila ale salduz. Duela 5 urte, 2013ko martxoaren 22an hil zen Estokolmon Bebo Valdes, hamarkadetan Suedian bizi arren Kubako grazia hatzetan zeraman gizona