Itxi

Faktoria

Eibarren Akebai

Lorea Arakistain: "Euskaraz egin eta, batez ere, ondo pasa nahi dugu"

Inprobisatzeko gai izango den aurpegi berri baten bila dabiltza Eibarren

  • 8:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Apirilaren 20an, Eibarren Akebai egitasmoko kideek castinga egingo dute. Baina, zer egin beharko du aukeratutako hautagaiak? Lorea Arakistainek 'Faktoria'n kontatu digunez, bi asmo dituzte, "euskaraz egin eta, batez ere, ondo pasa". Aurpegi berri baten bila dabiltza. Inprobisatzeko gai izango dena.

Izan ere, azaroaren amaieran Eibarren, Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, Euskaraldiarekin bat egingo dute. Ekimen horretan, euskara hutsean 11 egunez bizitzeko erronkari helduko zaio eta eibartarrek aurrea hartu nahi diote Euskaraldiari, hain zuzen ere, casting-ean aukeratua izango den lagunak egingo duen lanarekin. Erronkan parte hartzeko nahikoa lotsabakotzat baldin badu bere burua, lagun hau 11 egun euskara hutsean bizi beharko da eta bere esperientzia kamera aurrean erakutsi beharko du. Grabatutakoarekin webserie bat egingo dute. Bertan ikusiko da zein zailtasun, oztopo eta ezusteko ager daitezkeen Euskaraldian. Entzun hemen elkarrizketa osoa!