Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Duela hamar urte hil zen Annapurnan Iñaki Otxoa De Olza mendizalea

Annapurnan, zazpi mila eta laurehun metroko garaieran, geratu zen betiko, 2008ko maiatzaren 23an, mendizale iruindarraren gorpua.

  • 3:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur hamar urte zendu zen Iñaki Otxoa de Olza mendizalea, Annapurnan, bost egun ondoezik pasa ondoren. 41 urte betetzear zen.

Iruindarra zen. Eskalada eta alpinismoko irakaslea, eta mendi gidaria, lanbidez. Annapurnak izan behar zuen bere hamahirugarren zortzimilakoa, baina tontorrera iristeko ehun metro faltan, ondoeza izan zuen bat-batean. Garun kalteak eta biriketako edema zituen.

Bost eguneko erreskate operazio ikusgarria hasi zen, orduan. Bost egun, erlojuaren kontra. Iruñeko koordinazio taldean aritu zen lanean, Koldo Martinez sendagilea. Anaitasuna. Elkartasuna baino gehiago. Martinezek azpimarratu duenez. Azken unera arte ahalegindu ziren, amore eman gabe. Helikoptero bila, aurrena. Pilotu bila, hurrena. Eta hain zuzen, pilotua dagoeneko lotuta zaukatenean izan zuten Otxoa de Olzaren heriotzaren berri. Ezin izan zion eutsi. Orduan, bai, hustu egin ziren koordinazio taldekoak.

Annapurna bera, eta Kanchenjunga falta zitzaizkion Iñaki Otxoa de Olzari, munduko hamalau zortzi milakoak konkistatzeko. Baina ondo ezagutzen zutenek diote zenbakiak zirela gutxienekoa, harentzat. Tontorra baino gehiago axola zitzaion, bertarako bidea. Kirolari petoa eta mendizale garbia. Halaxe definitu du Juanjo San Sebastian alpinista eta adiskideak.

Zailtasun eta erronka zalea, hasi eta buka. Annapurnako bere azken espedizioa bera, horren erakusle. Hegoaldeko horma zailetik ari zen igotzen, eta lagun bakarra baino ez zuen ondoan: Horia Colibasanu errumaniarra. Eta bizitza hutsa zen Iñaki Otxoa de Olza. Bere omenez egin zuten dokumentalak, ondo dioenez.