Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Blas de Otero gaurko egunez hil zen

Gaztelaniaz idazten zuen euskal sustraieko poeta 1979ko ekainaren 29an hil zen, duela 39 urte.

  • 4:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Blas de Oteroren bizitzarekin nobela bat idatz liteke…

1916an hiri kuttun izan zuen Bilbon familia aberats eta katolikoan jaioa, 27ko gainbeheraren ostean familia zorpean geratu, eta lan eta ikasi aldi berean eginez Zuzenbidean lizentziatu zen. Francoren estatu kolpearen ostean, hasieran euskal batailoietan borrokatu zuen, Bilboko bataila galduta bando frankistara eraman zuten.

Gerra ostean, Cuaderno de alea izeneko agerkarian argitaratzen hasi ziren lehen poesía lanak. 'Cántico Espirtual' garai hartakoa da: 40ko hamarkadan ordea, Parisera joan zen, han ezkerreko exiliatuak ezagutu zituen eta Espainiako langile mugimenduekin elkarlanean hasi zen, Kuban ere bizi izan zen 60etan. Eta, noski, poesian eragin nabaria izan zuen bere bizitzak, Andres Urrutia euskaltzain buruak esna digunez. Poesia sozialaren garaikoa da Pido La Paz y La Palabra lana.

Eta euskal munduak zer leku zuen Blas De Oteroren bizian???

Gabriel Arestirekin adiskidetasun harremana izan zuen eta Arestiren heriotzean 75ean poema bat eskaini zion Blas de Oterok, “euskal poesiaren iraultzailea” deitu zion adiskideari. Andres Urrutiak berak beste poema bat, 'Historiak alegiazkoak nahiz egiazkoak" zatitik euskaraz dioena itzuli du.

Duela 39 urte, 1979ko ekainaren 29an hil zen Madrilen Blas de Otero, euskal sustraitik espainieraz idazten zuen poeta.

Euskal Herriak eman duen poeta handienetakoa irrati urteko azken efemeriderako… bere hitzekin, uda on guztioi!