Itxi

Faktoria

Urdulizko alkatea

Jabi Bilbao: "Ez genuen espero Basterretxea Urdulizera etorriko zenik"

Urdulizen ireki berria dute Atxarteko hilerri abangoardista. Nestor Basterretxeak egindako hilarria,'Gure azken bidearen amaiera' izenpeko eskultura-pieza, dago sarreran, berak izendatutako lekuan.

  • Nestor Basterretxearen eskultura eta Urdulizko hilerriaren argazkia

    Nestor Basterretxearen eskultura eta Urdulizko hilerriaren argazkia

    5:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nestor Basterretxeak hil aurretik egin zuen azkenenengotariko eskultura-pieza da Urdulizeko Atxarte hilerri berriaren sarrerako estela. Jabi Bilbao Urdulizeko alkatearekin hitz egin du "Faktoria" magazinak. Herriko talde bat artistaren etxera joan zela kontatu du, buruan zuten ideia azaldu eta eskaera egitera.

Hala ere, hasiera batean ez zuten espero Basterretxeak baiezkoa emango zienik. Hondarribiko bere etxeak euskal artistei buruzko solasaldi luzea egin eta gero, ixilpean joan zen eskulturgile handia Urdulizera, proiektua ezagutu eta artelanari baiezkoa ematera. Bizitzaren amaieran denak berdinak garela adierazi nahi izan du Nestor Basterretxeak  Urdulizko hilerri berrian.