Itxi

Faktoria

Ludopatia

Josu Viana: "Ludopatiaren prebentzioa serio hartu beharra dago, gero eta gazte gehiagok dute arazo hau"

Ane ALbisu | EITb Media

Josu Viana Mujikak bere larruan bizi izan zuen ludopatia eta berak ezagututako infernua inork bizi ez dezan, prebentzioaren garrantzia aldarrikatu nahi du. Bera horretan ari da buru belarri, eskoletan hitzaldiak emanaz.

  • Josu Viana Mujika

    Josu Viana Mujika

    21:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Josu Viana Mujika Zumarragako gazteak jokoaren mende 6 urte egin zituen eta gaztetxoen prebentzioan arreta eta indarra jartzeko eskaria egin digu "Faktoria" saioan. "Gero eta gazte gehiago daude arazo honekin, lagunekin partida bat ikusiz probatu eta dibertsio izatetik arazo izatera berehala pasa daiteke. Oso erraza da ezkutuan on-line jokoan aritzea", esan digu.  Taberna batera joaten den bakoitzean begiratzen du makinan apostuak egiten nor ari den eta gaztetxoak ikusten ditu. "Tabernariak oso zaila du 18 urtetik gorakoak diren zaintzea eta joko aretoetan ere ez dute behar bezala egiaztatzen 18 urtetik gorakoak diren ala ez".

Laguntza eskatzen dioten guztiei laguntzeko prest dago Josu Viana eta horretan aritzen da.  "Nirekin harremanetan jartzen direnak ulertuak izango dira, ez epaituak eta norabide bat ematen diet bizitza berreskuratzeko"