Itxi

Faktoria

GORKA URTARAN

Gorka Urtaran: "Ez nuke esango desgastea dagoenik, beste erantzukizun batzuk hartzeko garaia da"

MIkel Yarza | EITb Media

Gorka Urtaranek zortzi urte eman ditu Gasteizko alkatetzan eta uste du iritsi dela beste pertsona bati lekukoa emateko garaia. Ez du bere etorkizun politikoa argitu eta agintaldi amaieran jarri du arreta: aurrekontuak, auzoen kudeaketa, energia eta Green Capital izan ditu hizpide 'Faktoria' saioan.

  • Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea.

    Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea.

    22:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gorka Urtaran Gasteizko alkatearen agintaldia azken txanpan sartu da. Politikari jeltzalea ez da datorren urteko udal hauteskundeetara aurkeztuko eta honakoa "erabaki partekatua eta sosegatua" izan da, Euskadi Irratiko 'Faktoria' albistegian adierazi duenez. Urtararek 22 urte eman ditu udalean lanean, azken zortziak alkatetzan eta uste du "garaia dela lekukoa beste persona bati emateko". Urtaranek ez du nabaritzen hirian berarenganako giroa aldatu denik eta erabaki honen atzean "ez dago desgasterik".

Bere etorkizun politikoaz iragarpen berririk egin gabe, Gasteizko alkatea hiriko kudeaketaz mintzatu da. 480 milioi euroko udal aurrekontua, inbertsioetarako Europatik heldutako funtsak, Zaramagako auzunearen berritzea, Green Capital-en hamargarren urteurrena eta zerbitzu publikoen etorkizuneko erronkak izan ditu hizpide, besteak beste.