Itxi

Faktoria

LIBU LIBURU-DENDA

Libu liburu-denda: liburu eta pertsonentzako bigarren aukera

Imanol De La Varga | IETB Media

Gizarte bazterkeriari aurre egitea helburua du Bilboko Arategizar kalean kokatutako Libu liburu dendak. Zubietxe elkarteak kudeatzen duen proiektuak fase berri bati ekin nahi dio, indarrak hartu eta proiektua hauspotu nahi dute.

  • BORJA AGIRRE

    BORJA AGIRRE

    7:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bigarren eskuko liburuak saldu eta gizarte bazterkeria arriskuan dauden herritarrei aukera bat ematea da Libu liburu-denda proiektuaren asmoa. 8 urteko ibilbide gorabeheratsua fase berri batean sartu da: filosofia indartu, denda itxuraldatu eta ekintzak antolatu dituzte proiektua hauspotzeko.

Bilboko Zazpikaleetan, Arategizar kaleko liburu denda bisitatzen izan gara. Borja Agirre, Zubietxe elkarteko kidea izan dugu lagun.