Faktoria
Jose Luis Zumeta Usurbil
Usoa Zumeta: "Oraindik ere txunditu egiten nau Usurbilgo frontoiko muralak. Bazuen zaharberritzeko premia"
Nagore Telleria | EITb Media
Berrogeita hamar urte dira Zumeta 145 metro koadroko artelana muntatzen hasi zela eta urteurrenerako istorioa kontatzen duen erakusketa jarri dute Sutegin. Bilduma pribatu batean Zumetaren autoerretratua, pipa batean egina aurkitu dute, eta ikusgai da. Baita oleoan egindako muralaren margolana ere
-
Usoa Zumeta Usurbilgo frontoiko murala egiteko aitak pintatutako oleoa atzean duela, erakusketan
17:28 min
BBK Fundazioaren bildumakoa da Usurbilgo tamaina handiko artelana egiteko Jose Luis Zumetak marraztutako koadroa. Maileguan utzi dute erakusketarako. Usoak berak aitortu digu "Faktoria Magazina" saioan duela sei hilabete ikusi zuela aurrenengo aldiz. Mural erliebeduna egiteko zeramikazko 3 mila pieza erabili zituen Zumetak. Berak ere ez zuen emaitza ikusi harik eta horman jarri zuten arte. Piezak buztinez egin, moldeetan sartu eta haiek erretzeko labea erosi zuen propio Zaragozan. Beira esmaltez pintatu eta bigarren labealdia eman ondoren zein kolore izango zuten ere ezin zuen seguru jakin. Urtebete behar izan zuen artelana paretean ipintzeko. Mende erdia bete dela eta, zaharberritu egin dute, kolore distiratsua du berriz.