Itxi

Faktoria

EUSKARA SAREAN

Euskarak online duen presentziaren kaltetan, aldaketa kezkagarria egin du Googlek

IMANOL DE LA VARGA | EITb Media

PuntuEus fundazioak egin duen ikerketa batek erakutsi du Googlek egin duen azken algoritmo aldaketa euskararen kaltetan izan dela. Lorea Arakistain PuntuEUS fundazioko komunikazio arduradunak azalpenak eman dizkigu.

  • EUSKARA SAREAN

    EUSKARA SAREAN

    8:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Aliança per la Presència Digital del Català" elkarteak identifikatu zuen aurrena emaitzak erakusterakoan Googlek garrantzia kendu ziela katalanezko orrialdeei. Ikerketa hori abiapuntu, PuntuEUS fundazioak ikusi du euskaraz ere gauza bera gertatzen dela; Alegia, gaztelerazko emaitzei ikusgarritasun handiagoa eskaintzen zaiela orain. Aldaketak  gailu eta nabigatzaileak euskaraz konfiguratuta dituztenei ere eragiten die.

Algoritmo aldaketa honen arrazoia ez dago argi. Googlek ez du jakinarazi nahita egindako aldaketa izan den edota akatsa izan ote litekeen. Interneteko bilatzaile erabiliena izaki, PuntuEUS fundazioko komunikazio arduradun Lorea Arakistainek ohartarazi digu aldaketa honek kaltea handia eragin diezaiokeela euskarak sarean duen presentziari.