Itxi

Faktoria

Klima aldaketa eta ekonomia

Barandiaran: "Klima aldaketak erakutsi du ekonomia aurreikuspenak egiteko adierazleak aldatu behar direla"

Oihane Yustos | EITb Media

Ekaitz gogorra izan da azken 12 ordutan Euskal Herrian: inguru kaltetuena Arratia bailara izan da. Olatz Urkiza alkateak "Faktoria" albistegian esan duenez, "arrasti oso txarra izan da, jendea beldurtu da, urduritasun handia izan dugu eta kalte asko daude".

  • Ekaitz erauntsia Igorren

    Ekaitz erauntsia Igorren

    17:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Muturreko fenomeno metereologikoen adibidea izan dugu azken ordutan Euskal Herrian. Debagoienean baina, batez ere Arratia bailaran, Igorre herrian utzi ditu kalte handiak.  Tenis piloten tamaina izan du kazkabarrak kotxeetako kristalak hautsi ditu, baserrietako teilatuak zulatu eta emakume bat zauritu du. Olatz Urkiza Igorreko alkateak esan du "Faktoria" albistegian "arrasti oso txarra" izan dutela. "Urduritasun handia, jendea beldurtuta" eta herrian kalte handia utzi duela ekaitzak nabarmendu du. Kalteak zenbatzen ari dira oraine ta Bizkaiko Aldundiarekin harremanetan dago zein diru-laguntza bideratu behar diren erabakitzeko.

Hain zuzen, muturreko gertaera metereologikoek ekonomian duten eta izango duten eraginaz aritu gara Joseba Barandiaran ekonomialariarekin. Argi du Barandiaranek planetak beti baldintzatu izan duela ekonomia, "kontua da klima aldaketa azkartu den honetan, geroz eta gehiago baldintzatuko duela". Sarriagoak izango direlako muturreko gertaerak, makro baina baita mikroekonomian ere eta "sektore gehiagotan" gorabeherak izango direla uste du. Barandiaran ekonomialariaren ustez, argi dago "adierazle ekonomikoak zaharkituta daudela" eta beste batzu erabiltzen hasi beharko dela.