Itxi

Faktoria

Auto txinatarren arrakasta

Txinan ekoitzitako auto elektrikoak: kalitate bera, prezio merkeagoan?

OIhane Yustos | EITb Media

Zer dago Txinan ekoizten diren ibilgailuek lortu duten arrakastaren atzean? Kalitate berdina eskaintzen ari al dira prezio merkeagoan? Adituen azalpenak, "Faktoria" albistegian.

  • Cesar Gutierrez, MUBIL erakundeko zuzendari teknikoa eta Joxe Mari Escribano, MG etxeko saltzailea

    Cesar Gutierrez, MUBIL erakundeko zuzendari teknikoa eta Joxe Mari Escribano, MG etxeko saltzailea

    27:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Txinan ekoizten diren ibilgailuak Europako merkatuan indarrez sartu dira. Urte eta erdian, merkatuaren % 8 eskuratu dute eta hazkunde bide etengabean doaz. Horren adierazle, Espainiar Estatuan abuztuan gehien saldu zen autoa MG etxe txinatarrarena izan zela. Zergatia? Autogintza sektorean argi dute: prezioa. Askoz ere prezio merkeagoan saltzen ari dira, baina zergatik? eta kalitatean eraginik al du?

Adituen azalpenak jaso ditugu "Faktoria" albistegian. Joseba Berriotxoa Estatuko auto elektrikoen erabiltzaileak ez du kalitatean aldaketa handirik ikusten: 'produktuak Europan ekoiztutakoaren parekoak dira, kalitate onekoak eta prezio merkeak. Auto elektrikoek erabiltzen dituzten bateriak Txinan bertan egiten direlako'. Berriotxoaren ustez, 'Europan ekoizpena duten autogintza enpresak' merkatutik kanpo gelditzen ari dira eta horren aurrean irtenbidea teknologiaren aldeko benetako apostua egitea da.

Autogintza sektoreko enpresak kezkatuta daude. MUBIL erakundean horren lekuko dira. Euskadin mugikortasun adimendun eta jasangarriaren ari diren enpresekin lan egiten du MUBILek eta Cesar Gutierrez zuzendari teknikoaren ustez, 'Txinako autoen sarrera horrek Euskadiko ibilgailuen sektorean eragina izaten ari da' eta hortik argi dago premia, lehiakortasunean eragin behar da'. Europako Batasunean ere kezka nagusi da eta Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak ikerketa agindu du. Europak jakin nahi du Txinako Gobernuak ezohiko laguntzak eman ote dizkien enpresei, artifizialki prezio merkegoak izan ditzaten. Azken batean, 'leiha desleihala' egiten ari ote den.

PREZIOA ETA KALITATEA

Zer egon liteke Txinan ekoiztutako autoen prezio merkearen atzean? Hasteko, bateriak. Cesar Gutierrez MUBILeko zuzendari eta ingeniarik aipatu du: 'bateria elektriko ia guztiak Txinan ekoizten dira eta han erosten dituzte Europako autogintza enpresek. Hortik dator, 10.000 euroko gab edo tartea'. Izan ere, hori da kontsumitzaileak ikusten duen aldea. Europan ekoizten den auto elektriko bat, %20 garestiagoa dela. Adibideetan: abuztuan gehien saldu zen MG marka Txinatarraren auto elektrikoak 21.500 eurotako prezioa zuen (gobernuen diru-laguntzak kenduta). Maila bereko auto Europarrak, 8.000-10.000 euro gehiago balio ditu.

Eta kalitatea? Ba aditu guztiak bat datoz horretan: maila berdineko autoekin alderatuta, 'Europako kalitate berdina dute eta batzuetan hobea'. Joxe Mari Escribanok, MG auto-saltzaileak esan digu hori, eta Estatuko auto-elektrikoen erabiltzeek baieztatu digute datua.

EROSKETA MODU BERRIAK

MG etxe txinatarra da Europan indarrez sartu den lehena baina, ez da azkena izango. BYD etxeak Europako lehorreratzea eta berehala hasiko du Europan salmenta, prezio lehiakorrean. MG-k berriz, handituko du bere eragina. 8000 auto Txinatik Europara ekartzeko untzia erabiltzen ari da orain, produktua maiz-maiz ekartzeko. Bigarren untzi bat eraikitzen ari dira, jasotzen ari diren eskari kopurua erantzuteko.

Auto txitar elektrikoaren hedapenak izango ditu bigarren albo-ondorioak: 'erosteko modua aldatuko da', esan digu Joseba Berriotxoak, auto erabiltzaileen elkarteko ordezkariak. Ohitu beharko dugu, ibilgailuak ere, internet bidez erostera.