Itxi

Faktoria

POLITIKA-EUSKADI IRRATIA

Gorrotxategi: "Amnistiaren txostena berak eskatutakoa da. Yolanda Diazek ez du asmatu erabaki batzuetan"

Izaro Insausti | EiTb Media

Euskadi Irratiko "Faktoria"n Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko Legebiltzarreko bozeramaileak argitu du Amnistiaren txostena ez dela elkarlanean egin, Yolanda Diazek berak legelariei eskatu dien testua dela. Hortaz, erabaki batzuekin ez dela fin ibili Sumar-eko burua uste du Gorrotxategik.

  • Miren Gorrotxategi, Euskadi Irratian.

    Miren Gorrotxategi, Euskadi Irratian.

    27:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amnistiak espainiako konstituzioan lekurik duan ala ez zehazteko legalari talde bati eskatutako txostena aurkeztuko du gaur iluntzean Sumarrek Bartzelonan. Diktamen hori berea ez dela esanez Podemosetik egindako adierazpenen harira, eta oro har, Pedro sanchezen inbestidurara begira Sumarren estrategiarekin alderdi moreak adierazi dituen ezadostasunen harira, Miren Gorrotxategi Eusko Legebiltzarreko Elkarrekin Podemos-IU-ren bozeramaileak "Faktoria" saioan aitortu du Yolanda Diazek ez duela erabaki batzuetan asmatu.

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeei dagokienez, moreen bozeramaleak ez du uste ekainera arte luzatuko denik legealdia. Lehendakariak hauteskunde autonomikoak martxora edo otsailera aurreratu ditzazkeela uste du Miren Gorrotxategik, bere esanetan, ekainean egingo diren Europako parlamenturako hauteskundeak ez direlako markorik egokiena EAJ-rentzat. Halaber, lehendakarigai izateko prest azaldu da bere alderdiaren oinarriek hala proposatzen badute.

Hezkuntza legeaz, berriz, Eusko Jaurlaritzako alderdiek aurkeztu dituzten zuzenketak itunetik erabat aldentzen direla esan du Gorrotxategik. "Interes desberdinak" daudela testuan txertatuta uste du, eta gainditu diren marra gorriak erretiratu ezean, ez dutela bat egingo legearekin.