Itxi

Faktoria

Ztanda

Barbara Goenaga: "Talentu eta ilusio ikaragarria dago saioan. Denok negarrez aritu gara"

Ane Albisu | Eitb Media

Euskal Telebistan laster estrenatuko den "Ztanda" talent-show berriaren aurkezleetako bat izango da Barbara Goenaga. Euskal Herriko ahots eta artista onenaren bila ibiliko dira eta grabaketetan denek negarrez bukatu dutela aitortu digu, ilusioa eta emozioa gainezka dakartelako parte hartzaileek.

  • Barbara Goenaga

    Barbara Goenaga

    11:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Barbara Goenaga eta Iker Villa izango dira ETB-1 eko "Ztanda" saioaren aurkezleak. 17 eta 24 urte arteko 13 gaztek kantuan eta dantzan duten talentua erakutsi beharko dute, Euskal Herriko ahots eta artistarik onenaren bila dabiltzalako. Aktore eta aurkezleak kontatu digu antzeko saioetan jendea negarrez ikusten zuenean antzeztua iruditzen zitzaiola eta orain barrutik bizita, benetan aritu direla denak negarrez hunkituta.

Epaimahaian Leire Martinez, Klara Mendizabal eta Beñat Rodrigo "Kiliki Frexko" ariko dira eta behar denean "zorrotzak" izango direla esan digu Barbara Goenagak. Hauek erabakiko dute lehian jarraituko duten ala etxera joango diren.  Astero leihakide bat kanporatuko dute. 5 onenak finalera iritsiko dira eta saria, 15.000 eurokoa izango da.

Oholtza gaineko dantza eta lana hobetzeko Eider Rodriguez dantza coach-aren laguntza izango dute gazteek.