Itxi

Faktoria

Scroll amaigabea

"Oso atzean gelditu dira orain arte sare sozialen gehiegizko kontsumoa gelditzeko legeak"

OIahen Yustos | EiTb Media

Europako erakundeak sare sozialetan edukiak etengabe jasotzea bermatzenduen 'scroll amaigabea' teknika desagerrarazi nahi du, gehiegizko kontsumoari muga jartzeko.

  • Sare sozialak eta 'scroll amaigabea' teknologia

    Sare sozialak eta 'scroll amaigabea' teknologia

    12:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nola eten sare sozialen gehiegizko kontsumoa eta horrek ekartzen dituen ondorioak? Europako Parlamentuak urratsa egin du eta scroll amaigabea delako teknika mugatu nahi du. Edukiak amaierarik gabe eta erabiltzaileak klik egin gabe jasotzeko aukera ematen du scroll amaigabeak. Teknika hori mugatzeko lehen pausoa eman dute: kontsumitzaileen batzordean txostena onartu dute eta orain Europako Parlamentuan eztabaidatuko dute, ondoren, debekua ezar dadin.

Baina, ezertarako balio al du kanpoko arautze horrek? Nafarroako Gizakia Helburu elkartean eta sustantziarik gabeko adikzioak lantzen dituen Eoki elkarten egin dugu galdera. "Faktoria" albistegiak izan dira Jone Zalduegi, Emoki elkarteko koordinatzailea, eta Andoni Moriano, Nafarroako Gizakia Helburuko kidea. Bien iritzia da "labur gelditu litekeela" Europako Parlamentuaren bidea, "askotan legeak onartzen dira baina, gero ez dira indarrean jartzen". Oinarria kontuan hartu behar dugu zer dagoen sare sozialen atzean, Andoni Morondoren hitzetan 'gure bizi denborarekin ordaintzen ditugu sare sozialak'.