Itxi

Faktoria

Pornografia indarkeria eskola?

"Zer eskaintzen diegu helduok gazteei? Sexuaz ur garbirik ematen ez badiegu, edozein iturritik edango dute"

Emakumeen aurkako indarkeria desagertarrazteko egunean, pornografia jopuntuan jarri du Emakundek. Sexu hezitzaile eta sexologien iritzia bildu dugu "Faktoria"n.

  • Pornografiaz

    Nerabe bat ordenagailuarne aurrean

    13:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pornoa indarkeria eskola al da, Emakunderen aurtengo kanpainak dioen moduan? Ez du erantzun borobilik Maider Garcia de Vicuñak, Emaize elkarteko sexologo eta psikologoa. Sexu heziketa eskolak eman ditu azken 20 urteetan eta gazteekin harreman zuzena du. Berak galdera beste modura egiten du, 'argi dago pornoan jarrera biolentoak ematen direla, ezin da ukatu eta eskola izan liteke baldin eta sexu harremanetaz ikasteko iturri bakarra baldin bada. Baina, hori da eskola bakarra?'. García de Vicuñak ez du horren argi, gazteek erreproduzitzen dutena ikusteko joera dagoenik ezin da esan, 'datuek ez digute esan pornoa ikusteak jarrera biolentoak errepikatzera eramaten duenik, ez da ikusten duten gehiengoa'. Gakoa beste tokietan jartzen du sexologoak batez ere, helduek gazteei ematen diegun informazioan. 'heziketa sexuala falta zaigu gizarte osoari eta joera izaten da errua beste tokietara bideratzea, sare sozialetara edo gazteei, ideia murritza dutelako'. Begirada barrura zuzentzea eskatzen du Maider García de Vicuñak, 'zer eskaintzen diegu helduok? pornoari errua botatzea gure burua begitatu gabe akats handia da. Helduetatik ikasten dute! Ur garbirik ematen ez badiogu, edozein iturritik edango dute'.

Bat egiten du irakurketarekin Jone Zalduegik, gaur egungo errealitatean sare sozialek duten pisuaaztertzen duen EMOKI taldeko koordinatzaileak. Gaia sinplikatu eta mugatzearen arriskuaz ohartarazi du, 'gazteengan ari garelako auzia fokalitzaten, gizarte eta helduen ardurak ahaztuta. Lanketa integrala eskatu du'.

Beste ahotsa, Angel Erro idazlearena da. BERRIAn idatzi duen zutabe baten 'pornoaren alde' izeneko testua argitaratu du. Berak pornoa ikusita ikasi zuen adibidez, beste sexu harreman mota batzuk daudela eta kritiko hitz egin du, sakelakoen debekua ezarri nahi duten gurasoei buruz.