Itxi

Faktoria

LGTB Mugimendua Iruñean

Oskar Sada: "Txikitan euskara ikasteagatik eta maritxua izateagatik arraroa nintzela sentiarazi ninduten"

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Oskar Sada EHGAMeko militantea da aspalditik, eta Iruñerrian LGTBI kolektiboaren defendatzaile sutsua. Amari esker jaso zuen euskara, eta San Martin de Unxen, bera txikia zela, euskaraz hitz egiteagatik diskriminatua izan zela azaldu digu.

  • Oskar Sada

    Oskar Sada. Argazkia: Dani Blanco

    23:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Oskar Sadari bere burua nola definituko lukeen galdetuta, hauxe esan digu: "Arauetatik kanpo ibili den pertsona da, oxigenoa falta izan zaionetan kanpora ateratzen jakin izan duena". Horrela definitzeko arrazoiak dituela berretsi digu elkarrizketa honetan. Euskarareneta LGTBI kolektiboaren alde egindako lanak azaldu ditu, eta gaur egun LGTB kolektiboaren baitan, adineko pertsonek dituzten beharren inguruan hitz egin dugu.