Itxi

Faktoria

Minbizia

Biolinterapia, kimioterapiari aurre egiteko

JOne Larrañaga | EITb Media

Ainara Arce barakaldarrari kimioterapia saiora lagundu dio Iñaki Guridik. Bularreko minbizia du, "kaka literal" bat. Indarrik gabe uzten du gaitzak kasik. Gelditzen zaion apurra EHUko orkesta sinfonikoko entseguetarako gordetzen du. Hori du"droga legalaren kontrako terapia"

  • Ainara Arce

    Ainara Arce

    20:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

2021ean etorri zitzaion diagonistikoa Ainara Arceri: 3. graduko bularreko minbizia. Bularra eta ganglioak kendu zizkioten eta 2023an iritsi zen lehen kimio saioa. Geroztik maiz maiz egiten du Gurutzetako ospitalerako joan-etorria. Harako batean lagundu du Iñaki Guridik.

Natalia bere onkologo "superpunkaren" kontsultan aurrena, kimio-gelan gero... bertan hitz egin dio gaitzaz; aita, bularra eta 40 urteko gorputza lapurtu dion gaitzaz. Indarrak ere kendu dizkio ia, baina gordetzen ditu apur batzuk bibolina jotzeko. Bibolinterapia baitu kimioterapiari aurre egiteko topatu duen modurik onena.