Itxi

Faktoria

Txina, lehiakide

"Produktuen kalitatean eta teknologian hobera egin du Txinak, baina lehia ez da garbia"

p.g. | eitB mEDIA

Auto elektrikoen alorrean, trenetan, energia berriztagarriak edo "fast fashion" merkatuan.....gero eta sektore gehiagotan sartuta dabiltza Txinako enpresak. Euskal enpresak kezkatuta dabiltza eta salatzen dute lehia ez dela guztiz garbia, Txinako Gobernuaren eskuhartzea dagoelako atzetik.

  • Eguzki paneletan punta puntako teknologia garatu du Txinak.

    Eguzki paneletan punta puntako teknologia garatu du Txinak.

    25:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Txina ez da jada munduren fabrika merkea; parez pare lehiatzen den erraldoia baizik. Hainbat sektoretan punta puntako teknologia garatu du eta lehengai asko, eskura eskura ditu.

Auto elektrikoen merkatuan ezezik, energia berriztagarrien alorrean,trenetan, informatikan, mugikorretan edo arropa merkearen alorretan buru belarri sartuta dabiltza enpresa txinatarrak eta lehia gero eta gogorragoa da euskal enpresentzako ere.Baina iritzi diote Txinako gobernuak ematen dien laguntza medio, lehia ez dela garbia.

Bellota enpresako Mikel Zorrakin marka zuzendariarekin hitz egin dugu Txinako enpresek suposatzen duten konpententziaz eta bildu ditugu baita ere Ekidom energia berriztagarrien enpreseako Josu Salazarren hasunarketa eta Imanol Muñoz Ternuako marketin arduradunarena. Argi dute teknologia ez dela arazo Txinarentzat, izatekotan denbora kontua besterik ez dela: Baina oraindik badute bide bat egiteko Europako merkatuak ezartzen dituen segurtasun edo jasangarritasun protokoloak gainditu eta homologazioa lortzeko eta bezeroen erabateko konfidantza bereganatzeko.