Itxi

Faktoria

ENBA Saria

Joxe Mari Zeberio: "Hegoaldeko nekazarien egoera Iparraldekoena baino gordinagoa da askotan"

Ainhoa Urretabizkaia | Eitb Media

Hernaniko Orona Fundazioaren Auditorioan, bihar, urtarrilak 26, ENBA Nekazarien sindikatuak sari banaketa egingo du, eta Baserritarron Laguna sariduna izango da Joxe Mari Zeberio. Lehen sektorearen egituratzearen alde eta Familia Nekazaritzaren defentsan egindako lana aitortu nahi diote.

  • Joxe Mari Zeberio

    Joxe Mari Zeberio

    23:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

1968-69an Joxe Mari Zeberiok bere lan jarduna lehen sektorera bideratu nahi zuela argi zuen, eta ordutik, besteak beste, MUNDUKO LANDAGUNEA sortzeko lanetan aritu zen 1998an. Egun foro hau mundu osoko 35 miloi nekazarien ordezkari diren 51 eragilek osatzen dute, eta munduan Familia Nekazaritza ereduari eusteko lanean dihardu.

Azken hamarkadetan egindako lanaz, eta gaur egun lehen sektoreak dituen erronkez aritu da Zeberio, eta, noski, iparraldeko laborariek egiten ari diren protestek momentuko egoera zehatzaz jarduteko aukera ere eman digu.